Blogaren itxiera

Gure proiektua orain dela 3 hilabete inguru amaitu zen… blogaren itxiera hain berandu iritsi izana justifikatzeko, gainontzekoak bezalaxe, blogeko arduradunak ere, azterketa garaian geundela esango dugu. Hala ere, hasitakoak bukatu behar direlakoan gaude! Eta are gehiago, atzean hainbeste lan duen halako proiektu baten ondoren…

Nahiz eta tira-bira asko sortu, emaitzak merezi izan du!

Animo aurten proiektua egin behar duzuenoi!! Lan polit eta originala lortuko duzuelakoan gaude  ;)

 

Honekin bukatutzat ematen dugu MUNDUARI BIRA proiektua!!!!!!!

Blogaren itxiera iristear!!!

Dagoeneko azterketak ere bukatu ditugu. Proiektu honek ikasteko balio izan digu, baina baita harremanak estutzeko ere. horren erakusgarri, gaur Haur Hezkuntzako ikasleek egingo dugun bazkaria, nahiz eta batzuk lan kontuak direla eta ezin izango duten azaldu, hala ere hartuko dugu trago bat beraien omenez!!!

Hala ere, blog honi bukaera ona ematearren, hona hemen ekainak 11ko hainbat argazki. Espero gustatzea!!

EZ UTZI SARTZEARI bideoren bat gehiago igoko baita…

3000? 4000 baietz!!!

Dagoeneko 3000 kuxkuxero sartu dira gure blogean! Ez dago gaizki, ez horixe. Baina, 4000ra iritsiko bagina? Mundiala litzateke! Horretarako, argazkiak eta bideoak jarri beharko ditugu.

Ea ostegunean “brigada” on bat gelditzen den eta denon artean dauzkagun bideo eta argazkiekin zerbait egiten dugun!

Gainera, azpiko bideoan ikusgai dago non hasi zen zenbait umeren ibilbidea: INDIAN!!!

Eta beste bideo honetan daukagu azken dantza. Dena den, Indiatik dantza horretara heldu arteko guztia plazaratu beharko dugu, ezta?

Ostegunean gehiago, ezta?

Bagoaz, bagoaz, 3000tik 4000ra…

Atzokoa 150 segundutan

Zaila da atzoko guztia laburbiltzea Munduari Bira abestiak irauten duen denbora-tartean. Dena den, jarraian duzue horren saiakera. Momentuz, horixe bera izango da abiapuntua baina, aurki, bideo eta argazki gehiago hementxe ikusgai. Edozelan ere, pazientziaz hartu. Eta ea animatzen zareten zuen komentarioak idaztera, umeen eta ez hain umeen aurpegiek ematen dute-eta jokoa!!!

Bestalde, bihar daukagun azterketa kontuan izanik, zorte on batzuentzat eta justizia gehienentzat! Alea jacta est!

ZORIONAK!!!

ZORIONAK guztioi! Haurren aurpegiak ikusi eta gero, argi daukagu lan ederra egin dugula, ezta?

Bihartik aurrera hemen joango gara jartzen gaur ateratako argazki eta bideoak. Bitartean, hainbat datu:

  • Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolatik eta Jose Arana ikastolatik 5 urteko 47 ume eta hainbat irakasle.
  • Klaustroko beheko solairuan Fakultateko bigarren eta hirugarren mailako hamaika ikasle.
  • Klaustroko goiko solairuan bigarren eta hirugarren mailako gainontzeko ikasleak.
  • Klaustroko beheko zein goiko solairuetan HUHEZIko makina bat irakasle.
  • Kazetari bat eta argazki kamera profesional bi: Teleskokoa bata eta GOITBkoa bestea.
  • Guk geuk egindako 450 argazki inguru.
  • Guk geuk kameraz grabatutako bi ordu inguru.
  • Euskalmeten arabera, 10 litro ur metro koadroko Fakultateko klaustro horretan.
  • Lotsa eta urduritasun kilo pare bana hasieran; amaieran, berriz, 100 bat kilo asebetetasun eta poztasun sentsazio.
  • Kontaezinak diren irribarreak eta sentsazioak.
  • Umeekin hartu-eman ugari.
  • Ganberroenek “freskagarriren” bat guztia amaitzerakoan.
  • Eta zenbatzea ezinezkoa izan arren, garrantzitsuena: 5 urteko ume bat ezagutzea, ulertzea eta bere tokian jartzea.

ZORIONAK eta eman MUNDUARI BIRA!!!

Iritsi da eguna…

Ez dela ezer gelditzen ari gara entzuten…

Dagoeneko ez da ezer gelditzen herriko umeak Fakultatera etortzeko. Urduritasuna, tentsioa, azken orduko prestaketak, eguraldia… Zenbat gauza buruan!

ANIMU!!! Baietz umeak gustura-gustura gelditu!!!

Beheko argazkietan hainbat protagonista eta idatziz amets hau egi bihurtu duten guztiak!

arantzazuanaMaialenmaialenmartaoihanemaialenlidemirariisabel

ainaraleireizaskUnainhoamaiderainhoaireNeanderanamirenolga

martamaiteainhoapatriciaiDoiaagUrtzanelibeloreamaiteAmaia

anesaRaestibalitzaInhoaainhoajulenemirenuxuemariahaizea

ainhoaliernisoniaiongalderbetzaidaezotziolatzaraitzanemiren

lauraaniavirginiaainhoaaraitzmariarosalorenamaitanemaddi

garaziiraiairatimonikanereairatxesulimameritxelnereaaitziBer

maitanemaIaleniratigaraziainhoajanireainhoaanejonbeñat

itxasoitxasosheilaitziaRkarmelejonemiriAmusualidenerea

eskarneleireianire

EUTSI GOIARI!!

Eta ez ahaztu biharko bazkaria!!!

Terapiaren ondorioak

Beste post batean eman dugu lotsa galtzeko terapiaren berri. Oraingoan, berriz, terapiaren ondorioak erakutsiko ditugu. Dantza egin nahi eta musikarik ez dugula? Ez da ezer gertatzen! Egin dezagun dantza norberak barruan daukan melodiarekin!

Ostera ere, bagoaz, bagoaz fakultate osotik zehar… mozorroa hartuta, poz-pozik elkar, klaustrotik zubira, dorleta aretoa…

Akelarrea

Txoko honetatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Ane Aierberi bere lankidetzagatik. Txalapartaren hotsetatik hasi eta akelarre basati batean amaitzeko aukera eman digu Anek.

Bestalde, lamiak, sorginak, sua, garra… Anbotoko Marik ere gurako luke akelarre honetara hurbiltzea…

Lotsa kentzeko terapia

Lotsa, beldurra, biak ala biak berezko jokabideak… Agian pare bat garagardo edan ostean, lotsa alde batera uzteko gai izaten gara. Hala ere, garagardo edo kalimotxorik ezean, zer egin? Ba, hasteko, aproposa iruditu zaigu lotsa galtzeko “terapia” egitea.

Bideoan erakusten dugu ez dela beharrezkoa alkohola, ezta musika ere, dantzatzeko…

Ea gure janzkera gustukoa duzuen!

Bagoaz, bagoaz fakultate osotik zehar… mozorroa hartuta, poz-pozik elkar…

CQC HUHEZIN

Kaixo denei!!

Dagoeneko denbora aurrera doa eta baita gure lana ere. 6 egun barru iritsiko da hainbeste itxaron eta prestatu dugun jaialdia.

BAINA…

“Zer jakingo ote dute HUHEZIko ikasleek gure proiektuaren inguruan??????” hau da hain zuzen ondorengo bideoetan argitzen saiatuko garena. Ikus itzazue hiruak, merezi du eta!!! kar kar kar…

« Entradas más antiguas