Kaixo ikasleok!!!
Iaz haurrei eskainitako ekitaldiari jarraituz, aurten ere beste bat egitea proposatu digute, beraz, lanari ekin diogu…
Lan honen arduradunak H.H. 1.go mailako ikasleak gara. Antolaketa egokia izateko, ikasle guztiak, lau txokotan banaturik gaude:
- Dramatizazio txokoa
- Eszenografia txokoa
- Musika txokoa
- Koordinazio eta komunikazio txokoa
Horietariko bakoitzak badu bere zeregina, baina xehetasunetan erori gabe, aurtengo proiektua zertan datzan azaltzera joko dugu.
Gure proiektuari MUNDUARI BIRA izena eman diogu eta kulturartekotasuna du helburu. Hori gauzatzeko zazpi herrialde aukeratu ditugu ( Txina, Egipto, Alaska, India, Mexiko, Euskal Herria eta Grezia), horietariko bakoitza azpitxoko bat izango da.
Blog honen bitartez, gure proiektua aurrera doan heinean, gure lanaren berri emango dugu.
Inaki dicho:
on Mayo 26, 2008 at 1:14 pm
Aupa, ekipo!
Badoa bloga itxura hartzen! Portzierto, zelako aurpegiak ikusten diren bideoan, AOIko ikaskidetzetan horrelako irribarreak bagenitu… Hala ere, ea koreografia hori fintzen dugun!
Eutsi goiari!
amaia dicho:
on Mayo 28, 2008 at 8:09 pm
kaixo kaixo!
munduari bira….zorabiatuta…lana aurrera dihoa eta ari gara martxa
onari heltzen, ongi pasatzen, lanean, gauzak sortzen, ikasten, haserratzen…dena dela ez galdu presioa haurrak oso exijentiak baitira…blogaren arduradunei animo eta hurrengo batian pose hobiaukin aterako garelakoan….bihararte koadrilla! amaia.
anonimo dicho:
on Mayo 29, 2008 at 11:24 am
epa HH!!
Baijoa aurrea hainbeste arazorekin hasitako antzerkia.
ea 11ean dena ondo ateratzen den eta denok ondo pasatzea lortzen dugun ikasturteari amaiera politta emanez!!
besterik gabe, agur eta geroarte.
anonimo dicho:
on Mayo 29, 2008 at 11:28 am
xzierto animatu zuen komentarioak idaztera!!!!
Matilde Sainz dicho:
on Mayo 29, 2008 at 12:02 pm
Kaixo HHko ikasle eta irakasle guztiei: Ideia ezin hobea izan duzue eta zorionak ematen dizkizuet. Zuen lan interesgarri honi jarraipena egiteko aukera ere bikaina dugu. Beraz, momentuz, nire animorik handienak guztiei!
Lasku dicho:
on Mayo 29, 2008 at 3:08 pm
Lan txukuna neska-mutilak segi lanean… umeen heziketa zuen eskuan baitago…
Animo!
Maider dicho:
on Mayo 29, 2008 at 3:23 pm
Iepa!
HHko ikasle eta lagun batek eman dit blog onen berri eta sartzea erabaki dut. Zuen argazkiak eta bideoa ikusi ondoren, lan bikaina egiten ari zaretela besterik ez dut esateko. Beraz, zorionak! eta segi horrela!
nerea alzola dicho:
on Mayo 29, 2008 at 3:44 pm
Prest gaude zuen ikuskizunean gozatzeko
Animo handia denoi eta zorionak!
Nerea Alzola
Karmele dicho:
on Mayo 29, 2008 at 4:05 pm
Musika entzutea tokatu zait, baina ezer ikusi gabe nengoen oraindik. Pozgarria eta atsegina da horrelako hotsak eta zalapartak entzutea, mugimendua eta prestatze-lanak ikustea… Zorionak ikasle eta irakasleoi egiten ari zareten lanarengatik. Gu ere, haurrak bezala, desiatzen gaude ikuskizunaz disfrutatzeko.
Mila esker, gainera, prozesuaren berri emateagatik. Zuen testuak, argazkiak eta bideoak ikusteak partaide bilakatzen gaitu nolabait, zuen ilusioa gure ilusio ere bihurtzen du. Bejondeizuela!!
Leire dicho:
on Mayo 29, 2008 at 4:47 pm
Kaixo guztioi!!
Badirudi gure lana nabarian dagoela dagoeneko. Eta egia esan hemen idatzi diren komentarioak irakurtzeak gogo gehiagorekin jarraitzeko lagungarriak dira! Animo, azkenean proiektu polita geratuko zaigu eta!!!
ez utzi idazteari!!!
Joxerra dicho:
on Mayo 29, 2008 at 5:09 pm
Aupa denoi:
Beno, ba zer gehiago eskatu… teknologia berriak (bloga, bideoak, argazkiak, audio grabaketa …), plastika, musika, ahotsa, dantza edo antzerkiaz, gorputza osoarekin gozatzeko aukera baldin badago!!! (onekin garapen integrala eta osasuntsua zer ikusirik badu,ezta?)
Beraz, ez galdu aukera hau zuen beldurrak, lotsak edota zalantzak kentzeko. Askatu eta eman guztia haurrekin esperientzia politak bizitzeko. Horretarako, une eta gune aproposena izango dugu eta,… Ez zarete damutuko!!!
Denon “esplorazioa”, “atxikimendu”rako eta “sentikortasuna”ri baliagarria izango delakoan….ONDO PASAU!!!
Joxerra
Ander dicho:
on Mayo 29, 2008 at 6:14 pm
Aupa danoi!!!!
Ei koordinaziokoei txapooooooooo!!!Bloga ondo dau ta nee ezagun asko be sartu dia ta inbidiz dira;ekainak 11ean denak de lujo irtengo du. Hori bai beste txokoetan gaudenoi ere txapoooo!!!!Azkenean musika,koreografia,antzerkik,eskenatokik….badoa itxura hartuz ta denok ere gustorago gabiltzaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!
Hori bai koreografia apur bat matxakau biharrian daueeee!!!Agian batzuk whysky batzuk edanda etorri beharko dira, jejejejej…..
izaskun dicho:
on Mayo 29, 2008 at 7:24 pm
aupa danoi!
ikusten da gure lana poliki poliki formia hartzen doiala, hasiera batian ez zan lan erreza ematen baina elkarlan batekin lan politxa eta erakargarrixa eitxen garela ematen da. haber ba ikuskizunan egunian haurrak guk bezain ondo edo hobeto pasatzen daben, SEGURU BAIEZT!
besteik gabe ondo pasau danok eta animo!!!!
ah! animau idaztera
Lide dicho:
on Junio 2, 2008 at 10:02 pm
Apa gente!!!!
Zer moduz doa guztia? Hurrengo asteazkenerako prest?
Bueno ez estresau dena ondo ondo ateako da ta, in degun lan guztia ta gero.
Alare lanen segi berko deu jo ta ke, elkarri lagunduz, dena ondo ateatzeko.
Bueno ba ondo ondo segi ta bestek esan duen bezela animau idaztea.
AIO!!!
Janire dicho:
on Junio 2, 2008 at 11:39 pm
kaixo!!!!!LIDEEEEEEE1!!
bueno asko gustatu zait zuen txokoa, kanta super ondo dao, ondo apsatzezue e? jeje
bueno aleeeee muxu bat!!onod ibili!!
MARTA dicho:
on Junio 3, 2008 at 7:01 pm
AUPA LIDETZU JEJE
GUSTATU ZAIT ZEUEN LAN HAU, BIDEOAK OSO ONDO DAUDE!!
LAN PIXKAT EIN BEHAR IZAN DEZUTE EZTA? BAINA MEREZI IZAN DU
BENO ZORIONAK LANANGATIK ETA EA BESTE LANAK ERAKUSTEN DITUZUTEN
MUXU BAT TA OLA JARRAITU
amaia dicho:
on Junio 4, 2008 at 3:49 pm
IA BIHARKO DEIALDITXO ZIBERNETIKO BAT AMAIAN PARTETIK: BAKOITZAK PENTSA DADILA ZER ERAMANGO DUEN JANTZITA AZKEN EGUNEAN…ETA HORRENA ARDURATU…BESTALDE KANPOAN BIZI ZARETENAK ASTELEHENERAKO MESEDEZ GOGORATU TA ZUEN KAMAROTIAK ASTINDU ETA EKARRI AHAL DUZUENA JANZTEKO.
OSO DOTORE EGON ZARETE GAUR GOIZEAN NIRETZAT EDERRENA MONIKA ZEGOEN BELARRITAKO HOIEKIN….
ANIMO TA JARRAITU ELKARLANEAN. AMAIA.
ezezagunaa dicho:
on Junio 5, 2008 at 5:35 pm
askok nahi dugu, eguna heltzea, antzeztea eta azterketak ere amaitzea.
baina egun hauetan liskarrak eduki arren ondo ere pasatu dugu, oso ondo, egia esan,beraz seguru nago 12 an denok faltan botako dugula, denok elkarrekin barre batzuk botatzen egotea,
beraz denei bialtzen dizuedan mezua da, goazen disfrutatzera eta ondo pasatzera.
a bueno eta irakasleentzat mezu bat ere utziko dut,
ea azterketak zuzentzean ere ain umore ona daukazuen je
amaia dicho:
on Junio 5, 2008 at 5:42 pm
BAGOAZ BAGOAZ…tiriririririri….bideo hauek ikusita merezi izan du egin dugun guztia…eskerrak teknologiari… CQCn noizbait casting bat egingo balitz, mesedez aurkeztu zaitezte! Bikote-aurkezle aparta, kamara, redaktore, argazkilari…talde bikaina osatu duzue ZORIONAK. amaia.
izasS!! dicho:
on Junio 6, 2008 at 11:05 am
Egun on!!!!!
a zer bideo landuak egin dituzuen e!!!
Youtuben zeuen lehenengo bideoak ikusi nituen
ta kanta, bereziki, bikainaaaaaa,ea Cdren bat aurkezten duzuen jeje
lan oso ona egiten ari zarete segi horrela!!!!!!ta ya vereis, nola aproautuko duzuen dana!!zorte onnnnnnnnnnn!!
muxu bat! ongi zan!
nerea alzola dicho:
on Junio 12, 2008 at 11:20 am
Zorionak lagun,
lan oso politta egin duzue eta atzo gure Fakultatea kolorez, festaz eta herritartasunaz jantzi zen.
Zuen lanarekin seguraski asko ikasi duzue baina, ziur egon, Fakultaterako eta Haur Hezkuntzarako zuen ekarpena oso baliogarria dela.
Beraz, mila esker, oso ondo bukatu, azterketa onak egin eta opor ederrak bizi
Nerea Alzola
HHko koordinatzailea