Archivar paraJunio 6, 2008

Terapiaren ondorioak

Beste post batean eman dugu lotsa galtzeko terapiaren berri. Oraingoan, berriz, terapiaren ondorioak erakutsiko ditugu. Dantza egin nahi eta musikarik ez dugula? Ez da ezer gertatzen! Egin dezagun dantza norberak barruan daukan melodiarekin!

Ostera ere, bagoaz, bagoaz fakultate osotik zehar… mozorroa hartuta, poz-pozik elkar, klaustrotik zubira, dorleta aretoa…

Akelarrea

Txoko honetatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Ane Aierberi bere lankidetzagatik. Txalapartaren hotsetatik hasi eta akelarre basati batean amaitzeko aukera eman digu Anek.

Bestalde, lamiak, sorginak, sua, garra… Anbotoko Marik ere gurako luke akelarre honetara hurbiltzea…

Lotsa kentzeko terapia

Lotsa, beldurra, biak ala biak berezko jokabideak… Agian pare bat garagardo edan ostean, lotsa alde batera uzteko gai izaten gara. Hala ere, garagardo edo kalimotxorik ezean, zer egin? Ba, hasteko, aproposa iruditu zaigu lotsa galtzeko “terapia” egitea.

Bideoan erakusten dugu ez dela beharrezkoa alkohola, ezta musika ere, dantzatzeko…

Ea gure janzkera gustukoa duzuen!

Bagoaz, bagoaz fakultate osotik zehar… mozorroa hartuta, poz-pozik elkar…