Archivar paraJunio 11, 2008

ZORIONAK!!!

ZORIONAK guztioi! Haurren aurpegiak ikusi eta gero, argi daukagu lan ederra egin dugula, ezta?

Bihartik aurrera hemen joango gara jartzen gaur ateratako argazki eta bideoak. Bitartean, hainbat datu:

  • Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolatik eta Jose Arana ikastolatik 5 urteko 47 ume eta hainbat irakasle.
  • Klaustroko beheko solairuan Fakultateko bigarren eta hirugarren mailako hamaika ikasle.
  • Klaustroko goiko solairuan bigarren eta hirugarren mailako gainontzeko ikasleak.
  • Klaustroko beheko zein goiko solairuetan HUHEZIko makina bat irakasle.
  • Kazetari bat eta argazki kamera profesional bi: Teleskokoa bata eta GOITBkoa bestea.
  • Guk geuk egindako 450 argazki inguru.
  • Guk geuk kameraz grabatutako bi ordu inguru.
  • Euskalmeten arabera, 10 litro ur metro koadroko Fakultateko klaustro horretan.
  • Lotsa eta urduritasun kilo pare bana hasieran; amaieran, berriz, 100 bat kilo asebetetasun eta poztasun sentsazio.
  • Kontaezinak diren irribarreak eta sentsazioak.
  • Umeekin hartu-eman ugari.
  • Ganberroenek “freskagarriren” bat guztia amaitzerakoan.
  • Eta zenbatzea ezinezkoa izan arren, garrantzitsuena: 5 urteko ume bat ezagutzea, ulertzea eta bere tokian jartzea.

ZORIONAK eta eman MUNDUARI BIRA!!!