ZORIONAK!!!

ZORIONAK guztioi! Haurren aurpegiak ikusi eta gero, argi daukagu lan ederra egin dugula, ezta?

Bihartik aurrera hemen joango gara jartzen gaur ateratako argazki eta bideoak. Bitartean, hainbat datu:

  • Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolatik eta Jose Arana ikastolatik 5 urteko 47 ume eta hainbat irakasle.
  • Klaustroko beheko solairuan Fakultateko bigarren eta hirugarren mailako hamaika ikasle.
  • Klaustroko goiko solairuan bigarren eta hirugarren mailako gainontzeko ikasleak.
  • Klaustroko beheko zein goiko solairuetan HUHEZIko makina bat irakasle.
  • Kazetari bat eta argazki kamera profesional bi: Teleskokoa bata eta GOITBkoa bestea.
  • Guk geuk egindako 450 argazki inguru.
  • Guk geuk kameraz grabatutako bi ordu inguru.
  • Euskalmeten arabera, 10 litro ur metro koadroko Fakultateko klaustro horretan.
  • Lotsa eta urduritasun kilo pare bana hasieran; amaieran, berriz, 100 bat kilo asebetetasun eta poztasun sentsazio.
  • Kontaezinak diren irribarreak eta sentsazioak.
  • Umeekin hartu-eman ugari.
  • Ganberroenek “freskagarriren” bat guztia amaitzerakoan.
  • Eta zenbatzea ezinezkoa izan arren, garrantzitsuena: 5 urteko ume bat ezagutzea, ulertzea eta bere tokian jartzea.

ZORIONAK eta eman MUNDUARI BIRA!!!

3 comentarios »

  1. Superandoni dicho:

    Zorionak. Pozten nai zuen mendeberriko lanekin ondo pasatzen dozuelako. Beste batzuk mordua sufritzen doguz amaitzeko…

  2. Ander dicho:

    Eixa da baiii!!!Jota gustoa pasau du eta uste dot HH-ko lehen mailako gehixenguen artian sentsazio positibo hori geratu dala.
    Umiak pozik eta ume haundixauak be oso gustoa ta pozik ibili gara.Azkenian pena merezi izan dau aurretiko lan eta esfortzu danak.
    Ni neuk orainarte izan doten esperientzia politt eta aberasgarrixena izan da.Umien zorion ta poztasun aurpegi horreik erakutsi dozku gue lana ondo egindakua izan dala nahiz ta beti egongo dan ze hobetu ezz!!!
    Ta munduari bira egin osteko picknika be oso ondo eon da ta picknican
    osteko “freskagarri” be ondo etorri da eeee!!!!Bueno HHko mutilak geatu gaa, ze neskak txintxo txintxo etxera AOI ikastea.Eskerrak azterketak dakula bestela “freskagarri”boteua luzatu ingozan ta geo komerik kotxia hartzeko.
    Bueno HUHEZI kanpoko 2 taberna hoietan “freskagarriak” hartzen egon garenok ostiraleko azterketarako 2 puntu irabazi ditugu ez?Gainera landu ditugu aurreko muduloetako zenbait jokabide ez?Bueno dana eztot kontauko bestela…..

    BUENO ASKO IKASI TA GAURKO MODUKO EGUNA USTE DOT EZ DUGULA IÑORK AHAZTUKO

  3. Mireia dicho:

    Bai, bai: ZORIONAK!!

    Ondo merezitako zorionak danontzat!!

    Umiek ta ez hain umiek, 2. eta 3. mailako ikasliek, eta irakasliek eta gañontzeko langille geyenak e ilusiyo haundiyekin ikusi gendun zuen showe.

    Umetxuek hasiera baten nahiko bildurtuta eta galduta ikuste bazien e, bukaerako belarritik belarrireñoko parrie ikuste zitzayoben.
    Pentsau: nik eta nere inguruekuek e gerriye moitzen eta parre txikiye ezpañetan gendula bukau gendun.

    Etzenuten gutxi lortu, ez hoixe!

    Bueno, besteipe. Segi ondo ta ia biyerko esamiñe ondo eitezuen!!

    oh: “Freskagarri”… ya, ya… Hala otseite al tzako ba oain??


{ RSS suscribirse para los comentarios en esta entrada} · { URI para TrackBack. }

Dejar un comentario