Zaila da atzoko guztia laburbiltzea Munduari Bira abestiak irauten duen denbora-tartean. Dena den, jarraian duzue horren saiakera. Momentuz, horixe bera izango da abiapuntua baina, aurki, bideo eta argazki gehiago hementxe ikusgai. Edozelan ere, pazientziaz hartu. Eta ea animatzen zareten zuen komentarioak idaztera, umeen eta ez hain umeen aurpegiek ematen dute-eta jokoa!!!
Bestalde, bihar daukagun azterketa kontuan izanik, zorte on batzuentzat eta justizia gehienentzat! Alea jacta est!
Lide dicho:
on Junio 12, 2008 at 10:00 pm
APA!!! Ze ondo pasa genun e? Denen arpegian nabari da ondo pasatzen ari ginela.
Jo, ta ezin deu hurrengo urten errepikatu?
Xcierto, ze argazki onak e Iñaki, zenek atea ote ditu… jejeje!!
Bueno aber ondo bukatzen deun urtia ta hurrengo osteguneko bazkarin oso ondo pasatze deun, parre batzuk bota, ta “freskagarrin” bat hartu….
AIO!!!!!! MXX
Leire dicho:
on Junio 12, 2008 at 11:45 pm
Weno, weno…
dagoeneko bukatu da gure show partikularra!jeje… hainbeste lan horren atzean, ta oain penakin bukatu dalako… ondo atera izanakin konformatzea besteik ez zaigu geatzen eta gertatutako guztik komentatzea nola ez!! batez ere mutilek edandako trago hoitan gertatutakoa eh!! nola bukatuko zenuten…. buff! igual hobe ez jakitia gu jundakon zeneramaten martxa kontuan izanda!
JA JA JA!
besteik gabe, bihar ikusiko deu elkar azterketan… ale aio!!
P.D.: Iñaki!! zenbat bisitari daude ya?? goatu zaitte hitzein genunakin eh!
Joxerra dicho:
on Junio 13, 2008 at 8:52 am
mi re do re mi sol / mi sol la sol mi re do // do re do mi re do / do re do fa mi re /// mi re do re mi sol / mi sol la sol mi re do // do re do mi re do / do fa fa mi re do ///………
Beno, hauxe da aurtengo UDAKO KANTA. Gure artean izandako arrakasta ikusita, seguru nago areagotu egingo dela udalekuetan, txangoetan, edozein herriko jaixetan,… Beraz, norbait txirularekin edota beste tresnarekin entsaiatu eta atera nahi badu, hona hemen hasierako nota solte batzuk, eta joko bezala jarraipena norbera atera dezala…(“oinarrizko gaitasunak” garatzeko noski…)
ZORIONAK guztioi eta iraila arte OPORRAK ONDO PASAU!!!!
P.D.: batzuekin lehenago elkartuko gara (iraileko azterketak direla medio) IZAN ONGI
Inaki dicho:
on Junio 13, 2008 at 1:34 pm
ZORIONAK guztioi egindako lanagatik. STOP. Egun polita izan zen. STOP. Argazkiak ere politak izan dira. STOP. Ez dakit nork egin zituen, Lide. STOP. Bloga ez da iritsi 3000 bisitarietara, Leire. STOP. Baina ez dut zalantzarik helduko dela. STOP. Freskagarriak ondo sartzen ziren. STOP. Hobe mutilen arteko elkarrizketak mutilen artean geratzea. STOP. Orduantxe landutako berezko jokabide garrantzitsuak dira oso, Ander. STOP. Hemen sartu: http://goiena.net/eskoriatza/albisteak/munduari-bira-antzerkia-egin-dute-huheziko-ikasleek STOP. Oso ondo pasa asteburua!
Ander dicho:
on Junio 13, 2008 at 6:14 pm
Eixa esan proiektu honi forma ematen hasi ginenean ez nuen uste hain azkar pasako zirenik hilebeteak. Horrek ondorio garbi batera eramaten nau: GUSTURA IBILI GARELA. Nahiz eta ordu ta burukomin asko kendu, azkar pasatu dira hilabeteak eta batzutan unibertsitatean ez nengoen sentsazioa nuen.
Elenari komentatu nion ea hurrengo urtean posible zen beste horrelako bat egitea. Parte hartu genezakela esan zigun baina txarrena da proiektu ostean ea guk ere klaseak amaitu ditzakegun aurtengo moduan, jejejeje….
Bestelakoan, oso esperientzi aberasgarria izan da eta giro lasaiago batean elkartzea ondo etorriko zen bizitako momentu hoien inguruan solasean aritzeko, asteazkeneko antzerki osteko giroari azterketek itzala egin baitzioten.
Bueno Leire ta “freskagarri” hoien inguruan komentatu ziren gauzak ba… hobe gure artean gelditzen badira bestela batzuengan ERASO jokabidea piztuko da!!!eeee Iñaki!!!! Eskerrak Jon eta Jon falta zirela bestela….
Ta ostegunean denak Mordorrera!!!Bueno Arrasatera!!!!Bagoaz bagoaz/ tabernarik taberna/Jinkasa hartuta/poz pozik dantzan/Eskotik Mondrara/Ekaitz Iratira/Biona Gunilla/Azkenik Ostarku// Tabernaz taberna/salto bueltaka/Guztiok batera/ aldarte onean/Irrika Oihuka/ezin hobeto/oihu bat airean/ OPORRAK BADATOZ!!!!!!!!!
EKAINAK 19 DANOK ARRASATERA!!!! Gainera arratsalde partean Arrasaten ibiliko gara ,kafea hartzera ausartzen ez zaretenontzat doa hori!!!
Superandoni dicho:
on Junio 13, 2008 at 7:35 pm
Zorionak. Earra izango zan ointxe bertan 6 urte gendunera juatia ezta?
Leire dicho:
on Junio 14, 2008 at 8:34 pm
JA JA JA JA…
ze Ander, udako abestia moldatuz??jeje… zer da juergetako bertsioa?
Ander dicho:
on Junio 15, 2008 at 1:44 pm
Aupa Leireeee!!!!
Bai gero udako abestia fijo, jada deitu naute diskografia askotatik autore eskubideei buruz negoziatzeko.
Eiiii joan bertsio hau ikasten ostegunerako eta ingeleseko azterketaren ostean denok klaustrora praktikatzera!!!
Astelehenean euskara duzuenoi sorte on !!!!!!
Ikusiko gara ostegunean!!!!
BAGOAZ,BAGOAZ TARBERNARIK TABERNA…..
Inaki dicho:
on Junio 16, 2008 at 1:31 pm
Eup!
Nik uste nuen Oñatiko abeslaririk ospetsuena Ruperto zela baina, ke ba, The Txuletonsen salbuespenarekin, Ander dugu musikagilerik onena. Ea Arrasaten zelako ikuskizuna ematen duzuen hurrengo ostegunean!
Kafea hartzeko gonbidapenari dagokionez, eskertzekoa da eskaintza, hori ere berezkoa Ander. Hala ere, iruditzen zait dagoeneko kokoteraino egongo zaretela gutaz eta harriekin ongietorria egingo ote zaigun beldur garenez, ez gaituzue ikusiko Arrasaten. Gainera, zuek lana bukatu arren, guk hemen jarraituko dugu zuek idatzitakoak irakurtzen…
Edozelan ere, ezezkoa ez denez erantzun eraikitzailea, beste proposamen bat egingo dizuegu: zuek ostegunean abestiaren bertsio berri hori findu eta, irailean-edo, ateratako argazki eta bideoekin zerbait prestatu, memoria apurtxo bat egin, abesti berria grabatu eta “bilerari” freskagarriekin jarraipena eman nahi diezaionak horretarako aukera izan dezala. Proposamen psikopedagogiko horrek hainbat txoko jasotzen dituela ezin uka, ezta? Zer iruditzen? Zeuen motibazioa pizteko modukoa da?
Bueno, ondo-ondo pasa eta eman aukera atxikimenduari eta hortik abiatutako esplorazioari!!!
Bagoaz, bagoaz…
Leire dicho:
on Junio 16, 2008 at 3:49 pm
Epa denei! blog honi bukaera hobea emateko modua topatu beharko deu zta? bakit bere denbora eramango duela baña… jaialdiko argazki + eta bidion bat igotzea ondo legoke (eh, Iñaki!).
“Blogaren esperto”en laguntza beharko bazenu ostegunean ingleseko azterketa bukatzean baukau elkartzea ti-ta batean bukatzeko…
Hor nere proposamena, zuen erantzunaren zain, Agur t’erdi. jeje… euskerako azterketaren aztarnak…
Hoi ba, esangoiazue ze iruitze zaizuen bale! 3000 bisitaritik gora eukitzea lortzeko ona izango litzake!!Aiooo!
maitane dicho:
on Junio 16, 2008 at 6:49 pm
2976!!!!! laxte da helmuga!!!!!
Nei idea ona iruitze zait Leire. Bukaera politt bat eman behar bazaio ni launtzeko prest nau. Hala zoze erabakitze bada abixatu!
Aiioooo!!!!!!!!
maitane dicho:
on Junio 16, 2008 at 9:00 pm
2998!!!!!!!!!!
Oskar dicho:
on Junio 16, 2008 at 9:11 pm
ZORIONAK GUZTIOI !!!!!!!!!!
Oso lan polita egin duzue. Nire semea harrituta etorri zen etxera. Asko disfrutatu zuela esan zuen, hori da garrantzitsuena.
Espero dut zuen irakasleak ondo portatuto direla eta merezitakoa emango dizuetela, benetan lan bikaina egin duzuela.
Ondo izan eta segi horrela.
izaskun dicho:
on Junio 16, 2008 at 10:56 pm
Aupa danoi!!!
zelako eguna pasau ginuan eta zelako ondo pasau ginuan danok be! txarren eguraldi txarra ixan zan, bueno aguantau zeban euririk ein gabe eta ezingo ga kejau!!!
kantua ez zan asko entzun baina bueno ikusten doten moduan batzuk bersiño barrixak eitxen hasi dia eta igual udan txiki txiki eta holakuak entzun biharrian munduari bira edo bagoaz, bagoaz, tabernarik taberna… holakuak entzungo ditxuguz… txarto bez ez? ondo, ondo, Ander zuk segi letra barrixak ataratzen kantuai!!!
bestalde gure blogai amaiera on bat emateko Blogan espertua zein dan jakin bihakou ez? holako argazki eta bidio politxak jarri eta gero…
leire nik gauza bat proposatzen dotzuet ostegunerako: seguru nao hortik zihar langile honen argazki edota bidionbat eukikozuela, eta seguru nao blog honen bisitari askok ez dabela ezagutzen, hortaz zegaitxik ez dou ezagutzera ematen??? jajaja
bueno besteik gabe amaitxu da aurtengo munduari bira eta datorrenai itxoin bihako dotzau!!!
ondosegiiii