Bagoaz aurrera!

Astetxo bat besterik ez da falta baina bagoaz aurrera! Argazkiak ikustea besterik ez dago horretaz ohartzeko!

Bitartean, HUHEZIko webgunean ere ematen da gure lanaren berri!

AURRERA!!!

Ekainaren 2a, astelehena

Kaixo lagunok,

Astelehena iritsi dela eta lanarekin jarraitu dugu. Koordinazio txokoko batzuk jada Luis Ezeiza Herri Eskolara joan dira haurrei kantua eta dantza erakustera. Beste batzuek berriz, txokoetan banatuta jarraitzen dute ekitaldiaren prestaketak aurrera egin dezan.

Grabaziokoek osteguneko grabaketarekin jarraitzen dute bertsio ofiziala ateratzeko. Espero dugu astelehena izan arren ahots horiek ondo berotuta egotea.

Dramatizazio txokokoak ere beraien lana ederki burutzen ari dira. Lehengo entseguak egiten hasi dira eta aktore ezin hobeak ditugula ohartu gara.

Amaitzeko, esan beharra dago eszenografia txokokoek lan zama handia dutela baina jarritako gogoarekin azken egunerako dena prest egongo da.

Animo neska-mutilak eta orain arte jarritako gogoarekin jarraitu!!!!!!!!!!!!!

Hona hemen Karmele kazetari lanetan:

Abestiaren grabazioa

Maiatzaren 29an Munduari Bira abestia grabatu dugu. Astelehenean jarraituko dugu bertsioa fintzen baina, momentuz, hauxe da gure abestia grabazio eguneko argazkiak lagun ditugula.

Abesten joan zaitezten,  hemen dituzue abestiaren hitzak.

Sarrera

Kaixo ikasleok!!!

Iaz haurrei eskainitako ekitaldiari jarraituz, aurten ere beste bat egitea proposatu digute, beraz, lanari ekin diogu…

Lan honen arduradunak H.H. 1.go mailako ikasleak gara. Antolaketa egokia izateko, ikasle guztiak, lau txokotan banaturik gaude:

  • Dramatizazio txokoa

  • Eszenografia txokoa

  • Musika txokoa

  • Koordinazio eta komunikazio txokoa

Horietariko bakoitzak badu bere zeregina, baina xehetasunetan erori gabe, aurtengo proiektua zertan datzan azaltzera joko dugu.

Gure proiektuari MUNDUARI BIRA izena eman diogu eta kulturartekotasuna du helburu. Hori gauzatzeko zazpi herrialde aukeratu ditugu ( Txina, Egipto, Alaska, India, Mexiko, Euskal Herria eta Grezia), horietariko bakoitza azpitxoko bat izango da.

Blog honen bitartez, gure proiektua aurrera doan heinean, gure lanaren berri emango dugu.

Entradas más recientes »